http://garapenpsikomotorea.blogspot.com/ helbidea duen bitakora aukeratu dut psikomotrizitate munduari buruzko haibat informazioa eskeintzen duelako. Honetaz gain, soinurekin erlazioa duten ariketei garrantzia ematen die. Erlaxazioa lantzeko abesti desberdinak eskaintzen dizkigu, eta nik nire blog-ean erlaxazioa lantzeko ariketa bat proposatzen dudanez,sarrera hau nire arreta deitu du:
2011-05-01
Agurtzeko errituala
Banaketa adierazten du. Hau da, umeak saio honetatik ateratzen direnean beste ekintza, espazio eta pertsonekin harremanduko da. Saio amaieraren aldi honetan saioan gertatutako guztia komentatzea komenigarria da. Honez gain, irakaslearen arabera, ipuin bat kontatu daiteke, dantza egin... Azken finean biltzeko, adierazteko eta agurtzeko momentua da.
Iturria:1.mailan egindako lan batetik aterata

2011-04-30
Adierazkortasun plastikoa, ahozkoa eta idatzizkoa
Ekintza sensoriomotoreetan eta sinbolikoetan bizi izandako emozioen arteko distantzia bat hartzeko mementua suposatzen du. Material plastikoen bidez haurra bizi izandako esperientziak adierazten ditu. Bizi izandako kontzeptuak barneratzeko, oroimena lantzeko, ordezkapena eta kontzeptualizazioa jorratzeko guztiz baliagarria gertatzen da.Komenigarria da haur bakoitza bere marrazkiak eta idatzizkoak gordetzeko karpeta bat izatea.
Iturria: 1.mailan egindako lan batetik aterata.
Issuu erabiliz Lekeitioko ikastola batean egindako marrazkien argitalpen bat aurkitu dut. Fase plastikoan honelako marrazkiak egin ditzaketelako aukeratu dut:

Ipuinaren narrazioa
Umeak geldiarazteko fasea da. Ipuinaren bidez bizi izandako aurreko esperientziak kontuan hartzen dira eta irudikapenaren mementuaren sarrera errazten du. Aldi berean, ipuina deszentrazioa sustatzen du eta bizi izandako emozioak irudi mentalelak bihurtzen laguntzen du. Kontatzen den ipuina bi parametroen inguruan eraikiko da. Alde batetik, beldurraren parametroa aurkitzen dugu eta bestetik, heroiaren agerpenaren parametroa. Hauen inguruan eraikiko da istorioa eta irakasleok hizkuntzaren bidez segurtasuna eta lasaitasuna transmititu behar dugu haien pentsamendua aberasten lagunduz.
Fase honetan nabaria izaten da haurren adierazpen motrizean dauden desberdintasunak. Ume batzuek ipuina entzuten dute hasieratik amaierara; beste batzuek deszentrazio prosezuan daude; batzuek ez dute entzuten...

2011-04-22
Adierazkortasun-motrizaren fasea
Mugimendutik pentsamendura jo behar dute. Pixkanaka ibilbide horretatik pasatzen dute. Ekintza edo esparru sensoriomotorrak eta sinbolikoak bereizten dira fase honetan:
- Esparru sensoriomotorea: 0-3 urte artean ekintza sensoriomotoreak garrantzi handia daukate. Ekintza hauen bidez bere gorputza arakatzen dute. Adibibidez: saltoak, erorketak...lantzen dituzten ariketak egiten dira haien bidez plazerra lortzeko asmoz.
- Esparru sinbolikoa: Narrazio sinbolikoari jarraipena eman. Erabiltzen duten materiala zentsu batekin erabili behar dute.
Iturria: 1.mailan egindako lan batetik aterata

Sarrerako errituala
Errekonozimendu unea da. Une honetan saioan bete behar diren arauak aipatzen dira. Arau orokor batzuk bereizten dira (ezin da minik egin ezta hartu) eta gainerako arauak eta jolaserako proposamenak haurrek jartzen dituzte. Sistema honen bidez umeen esku hartzea sustatzen da.
Arauak ezartzeaz gain, aurreko saioan egindako ariketak aipatzen eta gogoratzen dira eta saio berri horretan egingo dutena adierazten zaie (Egun horretako txokoak azaldu, materiala komentatu, egin litezkeen jarduerei buri¡uzko iradozkizunak egin...). Honen bidez, umeen irudimena eta pentsamendura jarraipena ematen zaie.

Denboralizazioa
Haurraren heldutasun globalerako heziketa-ibilbidea proposatzen da, eta haurrak gustukoen duen moduan inbesti dezake: sakoneko ziurtasun espazioa, plazer sentso-motorea, jolas sinbolikoa eta distantziamendu edo errepresentazioa.
Ibilbide honek ez du helburu haurrari espazio, denbora, etab.en aurre kontzeptuak erakustea. Haurra emozionalki espazioa eta objektuak ongi bizitzeko egoeran jartzen da; horiek bere heldutasun gaitasunera egokituz, eboluzionatzen jarraitzeko aukera ematen diote. Psikomotrizitate-praktikak ez du dinamika orokorraren koordinazioa helburu, baizik eta plazerraren dinamikaren bidetik lortutako heldutasuna.

Psikomotrizitate materiala
Materialak jokatzen duten papera oso garrantzitsua da umeen ekintzak errazten eta osatzen baitituzte. Objetuak parametro hauen arabera sailka ditzakegu:
Sailkapen hau erabiltzen ditugun eta klasean beti egoten diren materialei dagokio. Baina material hauez gain, ikuskorrak eta erabilgarriak direnak (koltxonetak, blokeak, espalderak...) eta psikomotrizistari eskatu behar zaizkionak (sokak, makilak, oihalak...) bereizten dira.
Material hauen ezaugarri orokor bat dute. Psikomotrizitatean erabiltzen diren materialak ez dute funtzio bakar eta konkretua, bakoitzaren esanahia haren ezaugarri fisikoen eta umearen ekintzekin lortzen da. Adibidez: kuxin bat kotxe bat izan daiteke, zaldi bat, horma bat...
Iturria: 1.mailan egindako lan batetik aterata
Finkoa | Mugikorra | |
Eskuerraza | Eskuraezina | |
Gogorra | Biguna | |
Egonkorra | Aldagarria | |
Handia | Ertaina | Txikia |
Sailkapen hau erabiltzen ditugun eta klasean beti egoten diren materialei dagokio. Baina material hauez gain, ikuskorrak eta erabilgarriak direnak (koltxonetak, blokeak, espalderak...) eta psikomotrizistari eskatu behar zaizkionak (sokak, makilak, oihalak...) bereizten dira.
Material hauen ezaugarri orokor bat dute. Psikomotrizitatean erabiltzen diren materialak ez dute funtzio bakar eta konkretua, bakoitzaren esanahia haren ezaugarri fisikoen eta umearen ekintzekin lortzen da. Adibidez: kuxin bat kotxe bat izan daiteke, zaldi bat, horma bat...
Iturria: 1.mailan egindako lan batetik aterata
Psikomotrizitate saioa
Nik egindako power point-a aurkezten dizuet sarrera honen bidez.
Power point honetan, Erandioko Altxaga ikastolan ikusitako psikomotrizitate saio baten deskribapena egiten da. Hau baliagarria izan daiteke praktikan ze motatako saioak egiten diren ikusteko eta nola ohizko psikomotrizitatea eta "aucouturier-en psikomotrizitatea" nahasten diren oraindik bi hauen arteko desberdintasuna argi ez daukagulako.

2011-04-21
Tutoriala
Hurrengo bideoan Amagoia (klasekidea) eta biok egindako tutorial txiki bat ikus dezakezue. Honetan, blog-aren logotopio (irudia eta testua elkartu) nola egin daitekeen azaltzen dugu:
Espero dugu zuen gustokoa izatea!
Espero dugu zuen gustokoa izatea!
2011-03-22
Bernard Aucouturier
Praktika psikomotrizitatearen aita da Bernard Aucouturier. Txikitatik giro pedagogiko irekian hezia izan zen. Aita irakaslea zuen eta antzerkia asko gustatzen zitzaiona. Freineten laguna zen, eta haren pedagogia jarraitzen zuen. Ama, berriz, ezkerreko militantea zen, gai sozialekin oso konprometitua zegoena eta politikan murgildua zebilena. Giro horretan, gurasoek inoiz ez zuten behartu eskolara joatea, eta nahi zuenean joaten zen.
Iturria: http://www.hikhasi.com/artikulua/883
Bere metodoa honela laburbildu daiteke:

Zer da psikomotrizitatea?
Mugimenduaren eta psikismoaren arteko erlazioa azaltzen duen terminoa. Haurraren kasuan, termino horrek agerian jartzen du haurraren garapen psikologikoan mugimenduak duen garrantzia. Hau da, psikomotrizitateak gorputzaren mugimenduaren bidezko haurraren garapenean jartzen du arreta. Haurraren garapen psikologikoa gorputzaren mugimenduaren bitartez ematen da. Gorputzaren bitartez, baina kanpoko munduarekin harremanetan.
Iturria: http://www.hikhasi.com/artikulua/883
Iturria: http://www.hikhasi.com/artikulua/883
2011-03-15
Bitakora baten komentarioa
Mugimenduarekin eta psikomotrizitateraekin zerikusia daukaten blog-ak bilatuz, honako hau aurkitu dut.
Nahiko interesgarria dela iruditu zait psikomotrizitatearen munduari buruzko hainbat informazio ematen duelako, ikuspegi desberdineei buruz, ariketa praktikoeie buruz...Nire ustez blog-a oso landuta dago eta haurren mugimenduari buruzko hainbat zailtasun eta arazoei aurre egiteko informazio ugari eskeintzen digu.

2011-03-09
Erlaxazio ariketa
Umeak beti daude mugimenduan baina noizbehinka erlaxazio ariketaren bat egitea oso komenigarria da batez ere, ariketa fisikoa egin ondoren (psikomotrizitate saio baten ostean adibidez).
Horregatik erlaxaxio ariketa bat proposatuko dut:
Leku lasaia bilatuko dugu eta ariketarekin hasteko abesti lasaigarri bat jarriko dugu. Abesti hau bitan entzungo dugu. Lehenengo entzuketan, ikasleei orpoen gainean eserita belauniko jartzeko eta gorputza zuzen edukitzeko eskatuko diegu. Abestia aurrera doan ahala, besoak goitik behera eta behetik gora mugituko dituzte poliki-poliki, burua eskuinera eta ezkerrera mugituko dute eta azkenik, gorputza alde batera eta bestera. Mugimendu bakoitzak hamar segundu iraunduko du eta hauek errepikatuko dira abestia amaitu arte.

Loczy: Hezitzailearen garrantzia
Pickler Loczy metodoan zaintzak oso garrantzitsuak dira eta honekin batera, hezitzaileak betetzen duen papera.
Loczyko lan metodo proposamena ez da zorrotza, baina bai oso zehatza. Dena aztertzen da, eta egunero jasotzen da, idatziz, haurrari gertatutako guztia. Zerbaitek indarra badu Loczyn hori haurrarekiko errespetua da. Egunerokotasunean umearen erritmoa zeharo errespetatzen da eta hasieratik adierazten zaio gertatuko dena.
Egiteko modu horri koreografia deitzen diote Loczyn. Umeari iristen zaion guztia zeharo erritualizatuta dagoelako. Haurrak uneoro daki zer datorkion, hasieratik horrela irakatsi zaiolako. Bere bizitzako sekuentzia bakoitzak bestea dakar ondoren.

2011-02-28
Pickler Loczy metodoa
Pikler Loczy metodoak hiru zutabe nagusi ditu, eta bakoitzak heziketa globalaren balioa du.
1.- Umearen ziurtasun fisiko-afektiboa bermatzea heldu erreferentzial egonkor batekin, eta bakarkako harremanean oinarritua. Adin horretan behar fisiologikoak ez direlako psikikoetatik bereizten.
2.- Umeari mugimendu autonomo librean garatzeko behar dituen baldintzak eskaintzea. Bere garatzeko gaitasunetan konfiantza izatea, bere ekimenak errespetatuz eta ulertuz, mugimenduak eta jarrerak bereganatzeko prozesuan helduak esku-hartzerik izan gabe.

2011-02-22
Sarrera
Kaixo!!
Blogg honen bidez, Haur Hezkuntzan mugimendua daukan garrantziaz hausnarketa batzuk egingo ditut. Horretarako, linkak, argazkiak, bideoak eta hainbat artikulu publikatzeko asmoa daukat. Honetaz gain, hainbat ikuspuntu eta teoria desberdinak aurkeztuko dizkizuet psikomotrizitatea gero eta garrantzia handiagoa daukalako hezkuntzaren munduan.
Espero dut zuen gustokoa izatea!

Suscribirse a:
Entradas (Atom)