Blogg honen bidez, haur hezkuntzan mugimenduak eta psikomotrizitateak duen garrantziaz hitz egingo dut. Honetaz gain, psikomotrizitatearen munduari buruzko hainbat azalpen emango ditut baliabide desberdinak erabiliz (bideoak, power point-ak, artikuluak..)

Espero dut zuen gustokoa izatea!

2011-03-09

Loczy: Hezitzailearen garrantzia

Pickler Loczy metodoan zaintzak oso garrantzitsuak dira eta honekin batera, hezitzaileak betetzen duen papera.
Loczyko lan metodo proposamena ez da zorrotza, baina bai oso zehatza. Dena aztertzen da, eta egunero jasotzen da, idatziz, haurrari gertatutako guztia. Zerbaitek indarra badu Loczyn hori haurrarekiko errespetua da. Egunerokotasunean umearen erritmoa zeharo errespetatzen da eta hasieratik adierazten zaio gertatuko dena.
Egiteko modu horri koreografia deitzen diote Loczyn. Umeari iristen zaion guztia zeharo erritualizatuta dagoelako. Haurrak uneoro daki zer datorkion, hasieratik horrela irakatsi zaiolako. Bere bizitzako sekuentzia bakoitzak bestea dakar ondoren.

Txikitatik hezitzaileak bere gorputzean zer gertatzen den ulertzen laguntzen dio haurrari Loczyn. Baina ez hori, soilik. Prozesu horretan biak elkarrekin daudela ere ulertarazten dio. Egunerokatasunean errespetatzen da haur bakoitzaren erritmoa.
Iturria: http://www.hikhasi.com/artikulua/1833

Hau guztiarekin zerikusia daukan artikulu interesgarri hau zuekin konpartitzea nahiko aproposa dela uste dut, hezitzaileak metodo honetan duen paperari buruzko ikuspegi zabalagoa ematen digulako:



No hay comentarios:

Publicar un comentario