Blogg honen bidez, haur hezkuntzan mugimenduak eta psikomotrizitateak duen garrantziaz hitz egingo dut. Honetaz gain, psikomotrizitatearen munduari buruzko hainbat azalpen emango ditut baliabide desberdinak erabiliz (bideoak, power point-ak, artikuluak..)

Espero dut zuen gustokoa izatea!

2011-04-30

Ipuinaren narrazioa

Umeak geldiarazteko fasea da. Ipuinaren bidez bizi izandako aurreko esperientziak kontuan hartzen dira eta irudikapenaren mementuaren sarrera errazten du. Aldi berean, ipuina deszentrazioa sustatzen du eta bizi izandako emozioak irudi mentalelak bihurtzen laguntzen du. Kontatzen den ipuina bi parametroen inguruan eraikiko da. Alde batetik, beldurraren parametroa aurkitzen dugu eta bestetik, heroiaren agerpenaren parametroa. Hauen inguruan eraikiko da istorioa eta irakasleok hizkuntzaren bidez segurtasuna eta lasaitasuna transmititu behar dugu haien pentsamendua aberasten lagunduz.
Fase honetan nabaria izaten da haurren adierazpen motrizean dauden desberdintasunak. Ume batzuek ipuina entzuten dute hasieratik amaierara; beste batzuek deszentrazio prosezuan daude; batzuek ez dute entzuten...


Ipuin baten adibidea honako hau izan daiteke:


Iturria: 1.mailan egindako lan batetik aterata

No hay comentarios:

Publicar un comentario