Ibilbide honek ez du helburu haurrari espazio, denbora, etab.en aurre kontzeptuak erakustea. Haurra emozionalki espazioa eta objektuak ongi bizitzeko egoeran jartzen da; horiek bere heldutasun gaitasunera egokituz, eboluzionatzen jarraitzeko aukera ematen diote. Psikomotrizitate-praktikak ez du dinamika orokorraren koordinazioa helburu, baizik eta plazerraren dinamikaren bidetik lortutako heldutasuna.
Lateralitatea ez da helburu, baina ibilbidearen amaieran lateralitatea jasotzen da.
Aucouturier-en ustetan, hauxe da bide bakarra, haurrak espazio eta denboraren errealitatea akatsik gabe eta psikomotrizitate-irakaslearen laguntzarekin har eta barnera dezan.
Ibilbidea honako fasetan banatzen da:
- Sarrerako errituala
- Adierazkortasun motrizaren fasea
- Ipuinaren narrazioa
- Adierazkortasun plastikoa
- Agurtzeko errituala
No hay comentarios:
Publicar un comentario