Blogg honen bidez, haur hezkuntzan mugimenduak eta psikomotrizitateak duen garrantziaz hitz egingo dut. Honetaz gain, psikomotrizitatearen munduari buruzko hainbat azalpen emango ditut baliabide desberdinak erabiliz (bideoak, power point-ak, artikuluak..)

Espero dut zuen gustokoa izatea!

2011-02-28

Pickler Loczy metodoa

Pikler Loczy metodoak hiru zutabe nagusi ditu, eta bakoitzak heziketa globalaren balioa du.

1.- Umearen ziurtasun fisiko-afektiboa bermatzea heldu erreferentzial egonkor batekin, eta bakarkako harremanean oinarritua. Adin horretan behar fisiologikoak ez direlako psikikoetatik bereizten.
2.- Umeari mugimendu autonomo librean garatzeko behar dituen baldintzak eskaintzea. Bere garatzeko gaitasunetan konfiantza izatea, bere ekimenak errespetatuz eta ulertuz, mugimenduak eta jarrerak bereganatzeko prozesuan helduak esku-hartzerik izan gabe.

3.- Umeari bere beharrak asetuta izan ondoren, ekintza autonomoan sortutako berezko jarduera librean aritzeko denbora eskaintzea. Horretarako beharrezkoak izango diren objektu eta jostailu ezberdinak bere eskura jarriz.
Lockziko altxorra mugimendu libre autonomoa da. Mugimendu autonomo librean hazten den haurrak bere gorputzaren eta gaitasunen ezagutza osoa lortzen du, bere mugak ondo ezagutuz eta bere buruarengan konfiantza edukiaz.
Iturria: http://www.hikhasi.com/artikulua/1833

No hay comentarios:

Publicar un comentario