Blogg honen bidez, haur hezkuntzan mugimenduak eta psikomotrizitateak duen garrantziaz hitz egingo dut. Honetaz gain, psikomotrizitatearen munduari buruzko hainbat azalpen emango ditut baliabide desberdinak erabiliz (bideoak, power point-ak, artikuluak..)

Espero dut zuen gustokoa izatea!

2011-04-30

Adierazkortasun plastikoa, ahozkoa eta idatzizkoa

Ekintza sensoriomotoreetan eta sinbolikoetan bizi izandako emozioen arteko distantzia bat hartzeko mementua suposatzen du. Material plastikoen bidez haurra bizi izandako esperientziak adierazten ditu. Bizi izandako kontzeptuak barneratzeko, oroimena lantzeko, ordezkapena eta kontzeptualizazioa jorratzeko guztiz baliagarria gertatzen da.Komenigarria da haur bakoitza bere marrazkiak eta idatzizkoak gordetzeko karpeta bat izatea.
Iturria: 1.mailan egindako lan batetik aterata.

Issuu erabiliz Lekeitioko ikastola batean egindako marrazkien argitalpen bat aurkitu dut. Fase plastikoan honelako marrazkiak egin ditzaketelako aukeratu dut:

Ipuinaren narrazioa

Umeak geldiarazteko fasea da. Ipuinaren bidez bizi izandako aurreko esperientziak kontuan hartzen dira eta irudikapenaren mementuaren sarrera errazten du. Aldi berean, ipuina deszentrazioa sustatzen du eta bizi izandako emozioak irudi mentalelak bihurtzen laguntzen du. Kontatzen den ipuina bi parametroen inguruan eraikiko da. Alde batetik, beldurraren parametroa aurkitzen dugu eta bestetik, heroiaren agerpenaren parametroa. Hauen inguruan eraikiko da istorioa eta irakasleok hizkuntzaren bidez segurtasuna eta lasaitasuna transmititu behar dugu haien pentsamendua aberasten lagunduz.
Fase honetan nabaria izaten da haurren adierazpen motrizean dauden desberdintasunak. Ume batzuek ipuina entzuten dute hasieratik amaierara; beste batzuek deszentrazio prosezuan daude; batzuek ez dute entzuten...

2011-04-22

Adierazkortasun-motrizaren fasea

Mugimendutik pentsamendura jo behar dute. Pixkanaka ibilbide horretatik pasatzen dute. Ekintza edo esparru sensoriomotorrak eta sinbolikoak bereizten dira fase honetan:

- Esparru sensoriomotorea: 0-3 urte artean ekintza sensoriomotoreak garrantzi handia daukate. Ekintza hauen bidez bere gorputza arakatzen dute. Adibibidez: saltoak, erorketak...lantzen dituzten ariketak egiten dira haien bidez plazerra lortzeko asmoz.
- Esparru sinbolikoa: Narrazio sinbolikoari jarraipena eman. Erabiltzen duten materiala zentsu batekin erabili behar dute.

Iturria: 1.mailan egindako lan batetik aterata

Sarrerako errituala

Errekonozimendu unea da. Une honetan saioan bete behar diren arauak aipatzen dira. Arau orokor batzuk bereizten dira (ezin da minik egin ezta hartu) eta gainerako arauak eta jolaserako proposamenak haurrek jartzen dituzte. Sistema honen bidez umeen esku hartzea sustatzen da.

Arauak ezartzeaz gain, aurreko saioan egindako ariketak aipatzen eta gogoratzen dira eta saio berri horretan egingo dutena adierazten zaie (Egun horretako txokoak azaldu, materiala komentatu, egin litezkeen jarduerei buri¡uzko iradozkizunak egin...). Honen bidez, umeen irudimena eta pentsamendura jarraipena ematen zaie.

Denboralizazioa

Haurraren heldutasun globalerako heziketa-ibilbidea proposatzen da, eta haurrak gustukoen duen moduan inbesti dezake: sakoneko ziurtasun espazioa, plazer sentso-motorea, jolas sinbolikoa eta distantziamendu edo errepresentazioa.

Ibilbide honek ez du helburu haurrari espazio, denbora, etab.en aurre kontzeptuak erakustea. Haurra emozionalki espazioa eta objektuak ongi bizitzeko egoeran jartzen da; horiek bere heldutasun gaitasunera egokituz, eboluzionatzen jarraitzeko aukera ematen diote. Psikomotrizitate-praktikak ez du dinamika orokorraren koordinazioa helburu, baizik eta plazerraren dinamikaren bidetik lortutako heldutasuna.

Psikomotrizitate materiala

Materialak jokatzen duten papera oso garrantzitsua da umeen ekintzak errazten eta osatzen baitituzte. Objetuak parametro hauen arabera sailka ditzakegu:

FinkoaMugikorra
EskuerrazaEskuraezina
GogorraBiguna
EgonkorraAldagarria
HandiaErtainaTxikia

Sailkapen hau erabiltzen ditugun eta klasean beti egoten diren materialei dagokio. Baina material hauez gain, ikuskorrak eta erabilgarriak direnak (koltxonetak, blokeak, espalderak...) eta psikomotrizistari eskatu behar zaizkionak (sokak, makilak, oihalak...) bereizten dira.

Material hauen ezaugarri orokor bat dute. Psikomotrizitatean erabiltzen diren materialak ez dute funtzio bakar eta konkretua, bakoitzaren esanahia haren ezaugarri fisikoen eta umearen ekintzekin lortzen da. Adibidez: kuxin bat kotxe bat izan daiteke, zaldi bat, horma bat...

Iturria: 1.mailan egindako lan batetik aterata

Psikomotrizitate saioa

Nik egindako power point-a aurkezten dizuet sarrera honen bidez.
Power point honetan, Erandioko Altxaga ikastolan ikusitako psikomotrizitate saio baten deskribapena egiten da. Hau baliagarria izan daiteke praktikan ze motatako saioak egiten diren ikusteko eta nola ohizko psikomotrizitatea eta "aucouturier-en psikomotrizitatea" nahasten diren oraindik bi hauen arteko desberdintasuna argi ez daukagulako.

2011-04-21

Tutoriala

Hurrengo bideoan Amagoia (klasekidea) eta biok egindako tutorial txiki bat ikus dezakezue. Honetan, blog-aren logotopio (irudia eta testua elkartu) nola egin daitekeen azaltzen dugu:



Espero dugu zuen gustokoa izatea!