Praktika psikomotrizitatearen aita da Bernard Aucouturier. Txikitatik giro pedagogiko irekian hezia izan zen. Aita irakaslea zuen eta antzerkia asko gustatzen zitzaiona. Freineten laguna zen, eta haren pedagogia jarraitzen zuen. Ama, berriz, ezkerreko militantea zen, gai sozialekin oso konprometitua zegoena eta politikan murgildua zebilena. Giro horretan, gurasoek inoiz ez zuten behartu eskolara joatea, eta nahi zuenean joaten zen.
Iturria: http://www.hikhasi.com/artikulua/883
Bere metodoa honela laburbildu daiteke:
2011-03-22
Zer da psikomotrizitatea?
Mugimenduaren eta psikismoaren arteko erlazioa azaltzen duen terminoa. Haurraren kasuan, termino horrek agerian jartzen du haurraren garapen psikologikoan mugimenduak duen garrantzia. Hau da, psikomotrizitateak gorputzaren mugimenduaren bidezko haurraren garapenean jartzen du arreta. Haurraren garapen psikologikoa gorputzaren mugimenduaren bitartez ematen da. Gorputzaren bitartez, baina kanpoko munduarekin harremanetan.
Iturria: http://www.hikhasi.com/artikulua/883
Iturria: http://www.hikhasi.com/artikulua/883
2011-03-15
Bitakora baten komentarioa
Mugimenduarekin eta psikomotrizitateraekin zerikusia daukaten blog-ak bilatuz, honako hau aurkitu dut.
Nahiko interesgarria dela iruditu zait psikomotrizitatearen munduari buruzko hainbat informazio ematen duelako, ikuspegi desberdineei buruz, ariketa praktikoeie buruz...Nire ustez blog-a oso landuta dago eta haurren mugimenduari buruzko hainbat zailtasun eta arazoei aurre egiteko informazio ugari eskeintzen digu.

2011-03-09
Erlaxazio ariketa
Umeak beti daude mugimenduan baina noizbehinka erlaxazio ariketaren bat egitea oso komenigarria da batez ere, ariketa fisikoa egin ondoren (psikomotrizitate saio baten ostean adibidez).
Horregatik erlaxaxio ariketa bat proposatuko dut:
Leku lasaia bilatuko dugu eta ariketarekin hasteko abesti lasaigarri bat jarriko dugu. Abesti hau bitan entzungo dugu. Lehenengo entzuketan, ikasleei orpoen gainean eserita belauniko jartzeko eta gorputza zuzen edukitzeko eskatuko diegu. Abestia aurrera doan ahala, besoak goitik behera eta behetik gora mugituko dituzte poliki-poliki, burua eskuinera eta ezkerrera mugituko dute eta azkenik, gorputza alde batera eta bestera. Mugimendu bakoitzak hamar segundu iraunduko du eta hauek errepikatuko dira abestia amaitu arte.

Loczy: Hezitzailearen garrantzia
Pickler Loczy metodoan zaintzak oso garrantzitsuak dira eta honekin batera, hezitzaileak betetzen duen papera.
Loczyko lan metodo proposamena ez da zorrotza, baina bai oso zehatza. Dena aztertzen da, eta egunero jasotzen da, idatziz, haurrari gertatutako guztia. Zerbaitek indarra badu Loczyn hori haurrarekiko errespetua da. Egunerokotasunean umearen erritmoa zeharo errespetatzen da eta hasieratik adierazten zaio gertatuko dena.
Egiteko modu horri koreografia deitzen diote Loczyn. Umeari iristen zaion guztia zeharo erritualizatuta dagoelako. Haurrak uneoro daki zer datorkion, hasieratik horrela irakatsi zaiolako. Bere bizitzako sekuentzia bakoitzak bestea dakar ondoren.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)